Nickdutnik 2012/02/07

2012X3 saioa

Estreinaldia: ETB3 2012/01/31 23:00

nickdutnik

Arantza Garcés NDK60

Saio honetan, Europako Firefox-en arduraduna izango dugu.

Halaber, memeak zer diren ezagutuko dugu.

Tendumi-ko kideek onlineko kanpin gida originala erakutsiko digute.

USER atalean, El Agorante Aberrante izango dugu.

Eta beti bezala, ikusi beharreko Bonus Track izugarri bat.

World War Web Teaser

Emisión con comentarios de twitter en directo.
Twitter-eko iruzkinak zuzenean emango ditugu.
23:00 ETB3 2012/01/31
hashtag #nickdutnik

Gaurko Hitza

Aurten Gaurko Hitza-k hiru urte ospatzen ditu.

Eta euskara sarean hedatzeko ahaleginean parte hartu duten banakako guztien esfortzua eskertzeko, Maite Goñik topaketa bat antolatu du Donostiako Doka Antzokian. Gaurko hitza beraz…

Bideoan aipatzen diren loturak:

euskaljakintza.com/gaurkohitza

euskaljakintza.com

2012/01/24

2012X2 saioa

Estreinaldia: ETB3 2012/01/24 23:00

Saio honetan, Sandy Lieberson-ek zinearen munduan bizi dituen esperentziak kontatuko dizkigu.

Halaber, Gaurko Hitza-ren 3. urteurrena ospatuko dugu.

Vicomtech-en zuzeneko errealizazioak nola egiten diren azalduko digute.

USER atalean, El Audímetro blogaren idazlea izango dugu: Estefanía Jiménez.

Eta beti bezala, ikusi beharreko Bonus Track izugarri bat izango dugu.

Hemen Dator Nickdutnik

2012X1 saioa

Estreinaldia: ETB3 2012/01/17 23:00

Lehenengo saio honetan, Keiichi Matsuda bideosortzailea elkarrizketatuko dugu. Berak errealitate hiper-hedatua izango du hizpide eta alor horretan burutu duen lana erakutsiko digu.

www.esquelasonline.com izeneko eskela-webgunearen sortzaileak ezagutuko ditugu.

QR kodeak zer diren azaltzen saiatuko gara eta halaber, gure saiokoak nola erabili behar ditugun ikusiko dugu.

USER atalean Aritz Aranburu surflaria elkarrizketatuko dugu.

Eta beti bezala, ikusi beharreko Bonus Track izugarri bat izango dugu.

NICKDUTNIK RELOADED 2012

NickdutNik-ek bere azken denboraldia estreinatuko du 2012ko urtarrilaren 17an ETB3-n, baita nickdutnik.com eta eitb.com-en ere.

Denboraldi hau osatzen duten 11 saioetan, Euskadin sortutako interneteko proiekturik onenetako batzuk ikusteko aukera izango duzue, baita itzal handiko zenbait blogari ezagutzeko parada ere. Baina, teknologia, ikus-entzunezko euskarri berriak eta bideojokoak ere izango ditugu hizpide.

Berrikuntzen artean, atal guztietan sartu ditugun QR kodeak aipatu behar ditugu. Horrela, telebistatik webgunera erraztasunez mugitzeko aukera izango duzue. Halaber, sintonia eta irudi berria estreinatuko ditugu.

NickdutNik teknologia berrien inguruko saio gogotsu bat baino gehiago da. NickdutNik-en euren ametsak internet eta teknologia berrien bitartez bideratzea lortu duten pertsonak ageri dira.

Denboraldi honetan Twitter-en (@nickdutnik), facebook.com/nickdutnik-en edo saioaren webgunean jarrai gaitzakezue.

Please, retweet!

360 cities

360cities argazki birtualeko proiektua da eta, bertan, makina bat argazki panoramikoen bilduma aurki dezakegu.

Songkick

Songkick-i esker, artisten emanaldiak jarrai ditzakezu, eta, zure hirian kontzerturik emango duten jakiteko aukera izango duzu, besteak beste.

Path

Path sare sozial berriak Facebooken masibotasunaren arazoa ekidin nahi du, lagun kopurua 50era mugatuz.

Lastpass

lastpass.com pasahitzen kudeatzaile sinplea da eta, horri esker, interneteko gure erabiltzaile-kontu guztiak kontrolpean izan ditzakegu.

Doodle

Doodle web orrialdean bilerak egiteko datak eta ordu proposamenak egin daitezke.

Soundparadise

Soundparadise datu base bat da. Bertan, musika taldeek profil bat zabal dezakete haien lana sustatzeko xedearekin.

Page 1 of 212