Songkick

Songkick-i esker, artisten emanaldiak jarrai ditzakezu, eta, zure hirian kontzerturik emango duten jakiteko aukera izango duzu, besteak beste.

Path

Path sare sozial berriak Facebooken masibotasunaren arazoa ekidin nahi du, lagun kopurua 50era mugatuz.

Lastpass

lastpass.com pasahitzen kudeatzaile sinplea da eta, horri esker, interneteko gure erabiltzaile-kontu guztiak kontrolpean izan ditzakegu.

Doodle

Doodle web orrialdean bilerak egiteko datak eta ordu proposamenak egin daitezke.

Soundparadise

Soundparadise datu base bat da. Bertan, musika taldeek profil bat zabal dezakete haien lana sustatzeko xedearekin.

Instagram

Instagram eskuko telefonoaz egindako argazkiak partekatzeko iPhone-rako aplikazio arrakastatsuenetakoa da.

Euskaltube bizirik

nickdutwii


wii nickdutnik

Gure Super Mario Bros Wii-ak jabea du, jada!!
2011rako jaso ditugun mezu piloarekin, zozketa egin dugu eta… badakigu nor den irabazlea!!
THE WIINNER IS… UNAI!!!
Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartu duzuen guztiei.

wii roja ganador

QR Code telebistan

Hemen dituzu 3. denboraldiko 1. saioko edukien loturak:

El cosmonauta
Azpiriart
Old Spice Campaign
Tippexperience
Tokikom
Cute Overload
Vídeo de Ok Go

Saioaren bukaeran jarri dugun QR kodearen bidez iritsi bazara, telebista eta segapotoa lotzea lortu duzu. Ongi Etorri :) .

Saio guztien bukaeran agertuko den QR kodeak zuzenean ekarriko zaitu blogera, ikusi berri duzun saioaren inguruko informazio guztia erraz eskura dezazun. Saio zaharren loturak ere aurkituko dituzu, noski.

qr code nick dut nik

Jolas edo esperimentu txiki bat besterik ez da hau, sarera konektatuta eta deskonektatuta dauden gailuak elkarrekin lotzeko. Denborarekin hobetzen joango gara.

Nahi baduzu, zure QR kode propioak sortu ditzakezu, webgune honetatik:

QR code generator

Kodeok irakurtzeko, zure sakelakoan horretarako aplikazioa instalatu behar duzu. Gero, kamararekin QR kodera apuntatu, eta programak kodea irakurri eta haren edukira eramango zaitu.

Aplikazioak asko dira. Android erabiltzen baduzu, ScanLife gomendatzen dizugu. QR-Code hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egon adi, laster argitaratuko dugu horri buruzko sarreratxo bat.

verbatim

40 urte bete berri ditu Verbatimek, eta ospatzeko, besteak beste, web bidezko kanpaina original polita abiarazi du.

Lotura: Verbatim

reclaimprivacy

Reclaimprivacy webgunea Facebook-en pribatutasun arazoak konpontzeko sortu dute. Webgune honen bitartez, Facebook-en saioa hasi eta geure ezarpenak egokiak diren ala ez esan diezaguke.

Lotura: Reclaimprivacy

mario galaxy 2

Munduko iturginik ezagunenetakoa da, nahiz eta seguruenik sekula ez duen hodi bakar bat ere konpondu.

SuperMario Galaxy 2 Bilbon aurkeztu da, eta Nickdutnik ere bertan izan da.

Lotura: Mario Galaxy 2

Page 2 of 3123