Gaurko Hitza

Aurten Gaurko Hitza-k hiru urte ospatzen ditu.

Eta euskara sarean hedatzeko ahaleginean parte hartu duten banakako guztien esfortzua eskertzeko, Maite Goñik topaketa bat antolatu du Donostiako Doka Antzokian. Gaurko hitza beraz…

Bideoan aipatzen diren loturak:

euskaljakintza.com/gaurkohitza

euskaljakintza.com

360 cities

360cities argazki birtualeko proiektua da eta, bertan, makina bat argazki panoramikoen bilduma aurki dezakegu.

Songkick

Songkick-i esker, artisten emanaldiak jarrai ditzakezu, eta, zure hirian kontzerturik emango duten jakiteko aukera izango duzu, besteak beste.

Path

Path sare sozial berriak Facebooken masibotasunaren arazoa ekidin nahi du, lagun kopurua 50era mugatuz.

Lastpass

lastpass.com pasahitzen kudeatzaile sinplea da eta, horri esker, interneteko gure erabiltzaile-kontu guztiak kontrolpean izan ditzakegu.

Doodle

Doodle web orrialdean bilerak egiteko datak eta ordu proposamenak egin daitezke.

Soundparadise

Soundparadise datu base bat da. Bertan, musika taldeek profil bat zabal dezakete haien lana sustatzeko xedearekin.

Instagram

Instagram eskuko telefonoaz egindako argazkiak partekatzeko iPhone-rako aplikazio arrakastatsuenetakoa da.

Euskaltube bizirik

verbatim

40 urte bete berri ditu Verbatimek, eta ospatzeko, besteak beste, web bidezko kanpaina original polita abiarazi du.

Lotura: Verbatim

reclaimprivacy

Reclaimprivacy webgunea Facebook-en pribatutasun arazoak konpontzeko sortu dute. Webgune honen bitartez, Facebook-en saioa hasi eta geure ezarpenak egokiak diren ala ez esan diezaguke.

Lotura: Reclaimprivacy

Hitzokei

Hitzokei, asmatutako hitzen hiztegia.
Helburu bakarra du: Hitz-jokoen bitartez euskarazko hitz berriak sortzea, bakoitza bere azalpenarekin.

Lotura: Hitzokei

Page 1 of 212