|
Share
hackinbadakigu.net
Informatikaren ezagutza zabaltzea eta software librearen erabilera bultzatzea helburu duen kolektiboa ezagutuko dugu: hackinbadakigu.






videos

Egia esan, ez dakit muntatu genuen showarekin nola egin duzuen zerbait horren profesionala
Lan bikaina egiten duzue, jarraitu horrela
Oso interesgarria. Some dreams do come true. Gora hackerrak!
Epa!
Ondo atera da, hala ere batzuk ez dakite zer den rss bat.
Ados nago irakasleek, batez ere informatikan normalean ez dakitela gauzak egiteko modu honena zein den eta askotan penalizatzen dutela gauzak beste modu batetara egitea. Sareetako kodea egiten dauden ikasleek klasekoak baino algoritmo askoz onagoak darabilzkite eta demoscenean edo shellcode munduan daudenak irakasleak baino kode askoz politagoa eman dezake. Zoritxarrez 4 ordutan irakurtzen den fanzine batekin askoz gehiago ikasten da 9 kredituko asignatura batetara joaten baino, askotan irakasleak gai horretaz asko jota bi liburu baino ez dituelako erabiltzen.Horrelako irakasleekin klasera joatea frustrantea da eta ondo ikusten dut irakasleak dena ez jakitea baina ikaslea penalizatzea, normala izan arren den ez dut ondo ikusten.
Aupa Iker!
Egia esan guztiz ados nago zurekin, denok bizi izan ditugu horrelako egoerak ikasten egon garenean.
Kodearen inguruan berba egiten badugu… Irakasleek kodea idazteko euren modua daukate, ona edo txarra izan daitekeen ez dut eztabaidatuko (kasuak kasu izango da eta) baina gehienetan ez dira birziklatzen beraz nahiko obsoleto geratzen dira.
Baina kontu honen inguruan, nik uste, hori baino beste zerbait dela garrantzitsuagoa, irakaslean prestasuna kritika bat entzuteko orduan. Ni irakaslea izango banintz eta nire ikasle batek beste egiteko era bat izango balu, entzun egingo nion, aztertu egingo nuke eta ona bada, ontzak emango nion. Are gehiago, ona izango balitz kode horretaz ikasi nahiko nuke.
Gehien bat hori da azalpenean adierazi nahi genuena. Nik ikastaro bat ematen dudanean, taller horretara doan edonork ni beste edo nik baino gehiago jakin dezakeala jakin badakit, beraz, hori horrela izanik bere egiteko era ikasi nahiko nuke. Eman eta jaso, hori da sustatzen dugun filosofia. Nire ustez eskolak eta unibertsitateak sustatu beharko luketen filosofia, txikitatik. KKKPetan egiten dugun moduan
Eta ez bakarrik arlo teknikoan, horretaz berba egiten dut hor lan egiten dudalako eta gustuko dudalako, baina beste arlo askotara pasatu daiteke. Arlo guztietara egia esan…
Bestalde egia da ere, irakaskuntza munduan hackerrak diren irakasleak ere badirela, benetan bere lana maite dutenak eta ikasleei beste esperientzia bat izatera gonbidatzen dietenak… Eta kasu asko daude, baita Euskal Herrian ere eta hori, eskertzekoa da
Gainera nire ustez, hau izango litzateke benetako eskola 2.0a eta ez acerrak edozertarako erostea.