Nickdutnik-en web gune berria
Nickdutnik -ek webgune berria du. Beta fasean dago oraindik, baina baditu aurkezteko irrikatan gauden hainbat berrikuntza.
Saioaren oinarrizko hizkuntza euskara da hasieratik, baina orain, gainera, beste hizkuntza batzuetan ere argitaratuko ditugu edukiak.
2010eko maiatzean hasita, saioaren gaztelerazko bertsioa ere ikus dezakezue (gaur egun ETB2n emititzen da, igande eguerdian). Oraindik ez dakigu noiz, baina laster saioa ingelesezko azpitituluekin ere hasiko gara emititzen. Webgune berrian hiru hizkuntzak txertatu ditugu jadanik, pantailaren goiko aldean dituzu aukeran.
Gainera edukiak antolatzeko era berria prestatu dugu, gaika eta atalka.
Aukera berrien artean, bideoak deskargatzeko aukera aurkituko duzu, bai eta sare sozialetan konpartitzekoa ere.
Maiatza beste zenbait berrikuntza prestatzen emango dugu, hala nola bideojolasei eta gadgetei buruzko atal berriak. Alor horiek sarbide handia dute interneten eta aisialdiko esparruan oro har.
Bestalde magazinea ere estreinatu dugu, blog formatuan, Euskadin zein munduan interneten aurkitzen dugun onena idatziz ere ekartzeko asmoz.
Informatzen jarraituko dugu



albisteak




Zorionak ekipo! Asko pozten nau nickdutnik nola hazi eta hazi dabilen ikusteak. Gero eta hizkuntza gehiagotan, webgunean berrikuntzak gehituz eta saioak geroz eta mamitsuago eginez. Primerako lana egiten ari zarete. Segi honela eta urte askotarako izan dadila!