QR Code telebistan
Hemen dituzu 3. denboraldiko 1. saioko edukien loturak:
El cosmonauta
Azpiriart
Old Spice Campaign
Tippexperience
Tokikom
Cute Overload
Vídeo de Ok Go
Saioaren bukaeran jarri dugun QR kodearen bidez iritsi bazara, telebista eta segapotoa lotzea lortu duzu. Ongi Etorri
.
Saio guztien bukaeran agertuko den QR kodeak zuzenean ekarriko zaitu blogera, ikusi berri duzun saioaren inguruko informazio guztia erraz eskura dezazun. Saio zaharren loturak ere aurkituko dituzu, noski.

Jolas edo esperimentu txiki bat besterik ez da hau, sarera konektatuta eta deskonektatuta dauden gailuak elkarrekin lotzeko. Denborarekin hobetzen joango gara.
Nahi baduzu, zure QR kode propioak sortu ditzakezu, webgune honetatik:
Kodeok irakurtzeko, zure sakelakoan horretarako aplikazioa instalatu behar duzu. Gero, kamararekin QR kodera apuntatu, eta programak kodea irakurri eta haren edukira eramango zaitu.
Aplikazioak asko dira. Android erabiltzen baduzu, ScanLife gomendatzen dizugu. QR-Code hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egon adi, laster argitaratuko dugu horri buruzko sarreratxo bat.







bideoak
