Tag artxiboak: ‘webtv’

Nickdutnik-en web gune berria

Nickdutnik 2010Nickdutnik -ek webgune berria du. Beta fasean dago oraindik, baina baditu aurkezteko irrikatan gauden hainbat berrikuntza.

Saioaren oinarrizko hizkuntza euskara da hasieratik, baina orain, gainera, beste hizkuntza batzuetan ere argitaratuko ditugu edukiak.

2010eko maiatzean hasita, saioaren gaztelerazko bertsioa ere ikus dezakezue (gaur egun ETB2n emititzen da, igande eguerdian). Oraindik ez dakigu noiz, baina laster saioa ingelesezko azpitituluekin ere hasiko gara emititzen.  Webgune berrian hiru hizkuntzak txertatu ditugu jadanik, pantailaren goiko aldean dituzu aukeran.

Gainera edukiak antolatzeko era berria prestatu dugu, gaika eta atalka.

Aukera berrien artean, bideoak deskargatzeko aukera aurkituko duzu, bai eta sare sozialetan konpartitzekoa ere.

Maiatza beste zenbait berrikuntza prestatzen emango dugu, hala nola bideojolasei eta gadgetei buruzko atal berriak. Alor horiek sarbide handia dute interneten eta aisialdiko esparruan oro har.

Bestalde magazinea ere estreinatu dugu, blog formatuan, Euskadin zein munduan interneten aurkitzen dugun onena idatziz ere ekartzeko asmoz.

Informatzen jarraituko dugu ;)

Videoweb 2010

p1

Bilbon egin zen Videoweb 2010, sareko bideosortzaileen II. topaketa. Estatuko lagun asko hurbildu ziren. Hona hemen laburpena.

Lotura: Videoweb 2010

stereozona.tv

p1

WebTV musikala direla esaten dute, eta ikuspegi sonoro ezberdina dutela. Gaurko saioan, Stereozona ezagutuko dugu.

Lotura: Stereozona

El Show de Axel Casas

p1

Axel Casas eta Ronqueteren Show-a ezagutuko dugu erreportaje honetan. Youtuben esekitzen dituzte haien ekoizpen bereziak.

tokiko.tv

p1

Tokiko euskarazko toki telebisten elkarteko presidente Jon Aldanondoren eta Jon Berezibar kazetariaren elkarrizketa.

Bideoblogak

p1

Videoblog eta webtv-en egoerari buruzko monografikoa.

Videoweb eta Nonick

p1

Videoweb eta Nonick jazoeren inguruko erreportajea.

La comuna tv

p1

lacomuna.tv taldeko kideei egindako elkarrizketa.

Ahotsak.com

p1

ahotsak.com proiektuaren sortzaileei egindako elkarrizketa.