Twitter & Telebista

Uztaila 1, 2009

Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioan

ETB3k eta Nick Dut Nik saioa ekoizten duen Factoria Crossmediak esperimentu bitxia egingo dugu gaur: saioak dirauen bitartean, telebistan zuzenean ikusiko dira ikusleek Twitter bidez igortzen dituzten mezuak.

Proba piloto guztiz esperimentala izango da gaur gauekoa, eta beraz oso litekeena da erroreak, mezu galduak eta bestelako akatsak gertatzea. Ikusle eta jarraitzaileei, beraz, ulerkorrak izateko eskatu nahi diegu aldez aurretik. Proba ondo ateratzen bada, sistema fintzen joango gara aurrerantzean.

Esperimentuan parte hartzeko baldintza sinple-sinple batzuk jarri ditugu:

1.- Mezuak telebistan agertzeko, #nickdutnik etiketarekin markatu beharko dira.
2.- Etiketa horrekin markatutakoen artean, euskarazko mezuak soilik pantailaratuko dira momentuz.
3.- Gaiaren aldetik, ez da mugarik ezarriko: mezuak edukiaren saioaren ingurukoak izan daitezke, baina bestelakoak ere sartuko dira, iraingarriak ez diren bitartean.
Hala Nick Dut Nikeko lantaldea nola ETB3koa oso ilusionatuta gaude gaurko esperimentu honekin, eta uste dugu oso aukera interesgarriak zabal ditzakeela telebista egiteko moduan. Hori dela eta, gonbitea luzatzen dizuegu ikusle eta jarraitzaileoi gaurko saioan era aktiboan parte hartzeko. Balorazioa ere denon artean egingo dugu.

Follow us! @nickdutnik

Initializing...